Bartzelonako Diputazioa osatzen duten udalerrien sareak eraldatu egin du probintziako udalerriekin lanean eta harremanetan aritzeko modua.
Kalitatezko Udalerrien Bartzelona Sarea (aurrerantzean, XBMQ), korporazioaren apusturik garrantzitsuenetako bat dugu, udalerriei laguntzeko orduan sarean aritzen delako lanean.
XBMQ delakoa, kooperatzeko eredu arin, arrazional eta eraginkorra da, hitzarmenetan eta elkarrizketan oinarritzen dena. Hitzarmen marko batean, Kalitatezko Udalerrien Bartzelona Sarea Protokolo Orokorrean alegia [gaztelania, pdf formatuan, 414 Kb], alderdi bakoitzaren helburuak eta lanerako metodologia finkatzen dira.
Tokiko erakundeekin hitzarmenak egiteko prozesuak hiru etapa ditu, politika publikoak aztertzeko eredu klasikoaren kasuan ematen direnen parekoak.

Protokolo Orokorrari atxikitzean, tokiko erakundeek eta Bartzelonako Diputazioak bat egiten dute helburu politiko eta jarduteko arau zehatz batzuei dagokienez.
Hortik aurrera, tokiko erakundeek eta Diputazioak Beharren Erregistroan adierazten dituzte mandatualdian zehar dagokien lurralderako ikusten dituzten behar eta lehentasunak. Horrela, probintziako beharren behatoki bihurtzen da Beharren Erregistroa.
Behin ekintza horiek aztertu ostean, Hitzarmenak Egiteko Mahaiak osatzen dira. Mahai hauek bi aldeen borondate politikoa jasotzen dute, eta mandatualdian zehar elkarren artean garatuko dituzten ekintzak zehazten dituzte. Akordio politiko hauek gauzatzeari begira, Diputazioak oso laguntza zabala ematen die tokiko politika publikoei: finantzaren arloan, arlo teknikoan, giza baliabideetan eta arlo teknologikoan. Laguntza hori funtsezkoa da baliabideak optimizatzeko, eskalako ekonomiak sortzeko eta lurraldearen oreka bermatzeko, betiere udalerri bakoitzak dituen beharrak kontuan hartuta.

Politika publikoen zikloa ixteko, Diputazioak, Politika Publikoen Behatokiaren bidez, lurraldean garatutako ekintzak ebaluatzen ditu, Kalitatezko Udalen Bartzelona Sarea etengabe hobetzen joateko xedearekin.
Accessibilitat | Ajuda | Avís legal | Contacte
Diputació de Barcelona. Rambla de Catalunya, 126. 08008 Barcelona Tel. 934 022 222