Bartzelonako Aldundia probintziako 311 udalerrietako alkate eta errejidoreek gobernatzen duten erakundea da. Hona hemen Bartzelonako Aldundiko gobernu organoak:
Lehendakaria Aldundiaren legezko ordezkaria da, eta haren gobernua zuzentzen du. Korporazioko batza osatzen duten diputatuek aukeratzen dute lehendakaria.
Lehendakariordeek lehendakaria ordezkatzen dute, kargu hori hutsik badago, lehendakaria ez badago, edo ezin bada egon. Lehendakariak libreki hautatzen ditu Gobernu Batzarreko kideen artean.
Lehendakariak eta gehienez gobernu taldeko 17 diputatuk osatzen dute Gobernu Batzarra. Haren zeregina lehendakariari bere gobernu eskumenetan laguntzea da.
Batza gobernuko kide anitzeko organoa da, eta Aldundiaren jarduerak eta erakunde politikak onartzea da haren zeregina. Lurralde osoa ordezkatzen duten 51 diputatuk osatzen dute batza. Batzak hilero ohiko bilkurak egiten ditu, eta ohiz kanpoko bilerak egin ditzake. Bilkura guztiak publikoak dira.
Informazio eta segimendu batzordeak ikertzeko, informatzeko eta kontsultatzeko organoak dira. Aldundiko kudeaketa arlo bakoitzetik Batzari aurkeztuko zaizkion gaiak lantzen ditu. Batzordeko burua gobernuko diputatu ordezkaria da, eta erakundean ordezkariak dituzten talde politiko guztietako diputatuak dira batzordeko kide.
Kontuen Batzorde Bereziak txostena egin behar du Aldundiko urteko kontuei buruz.
Accessibilitat | Ajuda | Avís legal | Contacte
Diputació de Barcelona. Rambla de Catalunya, 126. 08008 Barcelona Tel. 934 022 222